Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Uniko RSS Blog

Teatro Paraíso: "Uniko"

ANTZERKIA
Teatro Paraíso (Euskadi)

LEKU MUGATUA

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Uniko 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen andereñoa, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira an­tzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.

Une atsegina izateko baliagarria izatea espero dugu eta, aldi berean, guztiok elkarbizitzari, hezkuntzari, autoestimuari, tristeziari, edo atxikimenduari buruz hausnartu ahal izango dugu.

ZUZENDARITZA ETA DRAMATURGIA: Iñaki Rikarte.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Aitor de Kintana.
ANTZEZLEAK. Maite Bayón, Tomás Fdez. Alonso, Ainara Unanue.
IRAUPENA: 60′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: +6 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 7an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 6 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.teatroparaiso.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)