Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Umore Azoka Leioak XIX. edizioan parte hartuko duten konpainien aukeraketa aurkeztu duRSS Blog

Umore Azoka Leioa 2018

Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, aukeratu ditu dagoeneko maiatzaren 17tik 20ra egingo den XIX. edizioan euren ikuskizunak aurkeztuko dituzten 42 konpainiak. Lehiaketaren kudeaketa artistikoaren arduraduna den Kultura Sailak proposamenen originaltasunaren eta kalitatearen aldeko apustua indartu du. Hori, 100 emanaldi baino gehiago eta erabateko 14 estreinaldi izango dituen programazio osoan islatzen da.

Aurtengo programazioa, Euskal Herriko 21 konpainiak, Estatuko 12k eta nazioarteko 5ek osatuko dute, “Tokiko Eszena” ekimenaren barruan parte hartuko duten udalerriko 4 taldez gain. Horrela, Umore Azoka Leioa finkatu egiten da kaleko arteen euskal eszenako erreferente nagusien artean, eta erakusleiho paregabea da Europako panoramako kaleko ikuskizunetako batzuez gozatzeko.

Umore Azoka Leioaren lehen ediziotik ohikoa denez, programatutako ikuskizun asko estreinaldiak izango dira. Hori dela eta, udalerrira datozen sektore profesionalak eta ikus-entzuleek, lehen aldiz ikusi ahal izango diren emanaldiez gozatzeko aukera izango dute. Horrela, erabateko 14 estreinaldi, Estatu mailako 5 estreinaldi eta “kaleko” 2 estreinaldi daude aurreikusita.

Beste alde batetik, Umore Azoka Leioak tokiko talentuarekin duen konpromisoarekin bat etorriz, aurten indartu egin da “Tokiko Eszena” ekimena. Bertan, udalerriko 4 taldek hartuko dute parte: Andoni Aresti Dantza Eskolak, Despertar los Sentidos arte elkarteak, Leioako Musika Bandak eta Fidias fundazioak. Leioako jarduera artistikoaren dinamizatzaile gisa dagoeneko finkatu den ekimena martxan jartzen den hirugarren edizioa da.

Guztira, 100 emanaldi baino gehiago eskainiko dira Leioako aire zabaleko lekuetan eta ez ohiko guneetan, doakoak eta mota guztietako arte eskaintzarekin, mota guztietako ikus-entzuleak gogobetetzeko. Aurten ere, antzerkia, dantza eta zirku garaikidea programazioaren ardatzak izango diren arren, beste diziplina batzuetarako lekua ere egongo da, magiarako, umorerako eta baita surako ere.

Euskal Herriko 21 konpainiek beste horrenbeste ikuskizun aurkeztuko dituzte, eta horien artetik 15 lehen aldiz ikusi ahal izango dira (erabateko 11 estreinaldi, kaleko 2 estreinaldi eta estatu mailako beste bi). Horrez gain, Estatutik 12 konpainia etorriko dira Leioara: Kataluniako 6 konpainia, Andaluziako 2 eta Gaztela-Leongo, Valentziako Erkidegoko, Madrilgo eta Extremadurako bana. Nazioarteari dagokionez, aukeratutako konpainiak Danimarkatik, Frantziatik, Herbehereetatik eta Portugaletik datoz.

Aukeratutako konpainien zerrenda

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2018, martxoak 22

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)