Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Ukitzeko diren irudiak RSS Blog

Imágenes para tocar

ERAKUSKETA
Juan Torre

“Ukitzeko diren irudiak” gainditze egitasmoa da. Erronka da. Arrakasta. Artearen historiarekiko hitzorduaren zatitxoak izozturik.

“Ukitzeko diren irudiak” inprimatze teknika berritzailea garatzea da, irudiei erliebea ematen diena. Aurrerapen teknologikoaren emaitzaren fruituari begiratzeko modu berria. Argazkilaritzara hurbiltzeko modu ezberdina, eskuak aurretik.

Eta pausu bat aurrerago doa erabilitako teknika. Argazkiak, handiak eta zuri beltzean, Dibond plantxa baten gainean inprimatzen dira sikatzean polimero plastiko bihurtzen diren UV tintekin, eta horrela, irudiek erliebea hartzen dute. Horrek posible egiten du irudi bat ukitu ahal izatea. Atzamarrekin ikustea. Argazkietara, eskuak aurretik, hurbiltzeko modu urratzailea. Hori guztia ez zatekeen posible izango Estudios Durero enpresak egindako ahalegin eta ikerketarik gabe.

Bat batean, irudia forma bihurtzen da. Formak pertsonen arteko elkarrizketa ahalbidetzen du. Ikusten duten eta itsuen artekoa. “Ukitzeko diren irudiak” erakusketari esker, Juanen kamerarekin hartutako erretratu desberdinetatik eskuekin paseatzeko aukera dago. Gaur egun, Ainhoa Arteta, Kepa Junkera, “El Drogas” (Barricada taldeko abeslaria), Luis Eduardo Aute, Miguel Ríos, Luz Casal, Rosendo, Paco de Lucía, bezalako artisten erretratuak daude, beste batzuen artean.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Azaroaren 10etik abenduaren 11ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
» Sarrera: Doan

Ukitzeko diren irudiak



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)