Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Udaleku Irekietan izan emateko epea zabalikRSS Blog

Udaleku Irekiak

Udaleku Irekietan izena emateko epea zabalik dago datorren ekainaren 15era arte. Leioako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat Aterpe Leioa Gazteguneak antolatu dituen aisialdi hezigarrian oinarritutako ekintzak uztailaren 2tik 13ra burutuko dira, euskaraz oso osorik.

Interesa dutenek aipatutako hurrengo ekainaren 15era arte eman beharko dute izena. 80 izen-emate baino gehiago badaude, plazak zozketa bidez esleituko dira. Zozketa ekainaren 19an egingo litzateke.

Plazak konfirmatzeko, matrikula ordaindu beharko da eta ordainagiria Aterpe Leioa Gaztegunean entregatu beharko da, ekainaren 19tik 25era bitartean. Hala egin ezean, plaza galduko da. Prezioa 40 eurokoa da Kultur Leioako Lagun gazteentzat, eta 65 eurokoa, gainerako leioaztarrentzat.

Udaleku Irekiak

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Gaztegunea
Etiketak:
2018, ekainak 12

2 Iruzkin

  1. Sara Matos Olalla(e)k dio:

    Buenos días, quisiera saber cuando empieza el plazo de preinscripción para el UDA de 14-17 años. Se que es por ahora, pero no veo las fechas.
    Gracias.
    Sara Matos Olalla

    • admin(e)k dio:

      por el momento no se han hecho públicas las fechas. En próximas fechas se publicará información relativa a fechas, inscripción, etc.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)