Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Topaketak RSS Blog

Topaketak

ERAKUSKETA

Sentimenduei antzerki forma ematea, puztea, eta trabestitzea. Patetikoa, histrionikoa eta barregarria dena. Barre eta negar egitea. Emakumezko baten aurpegia, melodrama bat.
Lan prozesuak, garapenezkoak, euskarri eta adierazpide edota aldarrikatzeko bide ezberdinak erabiliz. Oroimen kolektiboari dagozkion uneak, baita ohikoak eta pertsonalak ere. Egunerokotasuneko istorioak, oroimen bisualei bat eginik.

Iraganetik erreskatatutako elementuak gaur eguneko seinaleei lotuta, pieza gutxi batzuk konbinatzen hastetik abiatuta. Nortasun zeinuak: liburuak, apaingarriak, gutunak, argazkiak, objektuak, familia albumak, testuak, olerkiak, oroitzapenak, zirrarak…

Helburuak muga legez ulertzea. Ezer espero barik eta dena aldi berean esperoz. Kezka eragiten duten arazoak ebazteko eta ikasketa prozesuarekin hasteko beharra, eta puntu jakin batera heldu ondoren, bertan eten prozesu hori. Egunerokoa ezohikoaren barruan dago, ideiak jaiotzen diren lekuan, eguneroko gauzek duten berezko jardueran.

Testuinguru garaikidearen barruan, zortzi emakumeren arteko adierazpen-gunea sortzeko ideiarekin sortu zen “Topaketak / Encuentros”. Diziplina anitzeko ikuspegitik sortutako lan-sorta biltzen duen talde-erakusketa. Euskarri ezberdinak, artista bakoitzak bere mundua adieraz dezan: pintura, ilustrazioa, collagea, bideoa, instalazioa, eskultura-objektuak, mugimendua edo argazkilaritza.
Bere lan artistikoa Uribe Kostan burutzen duten emakumeak protagonista eta komisario dituen erakusketa.

ARTISTAK: Eider Agüero, Cristina Ezquerra, Idoia Garai, Eugenia Guridi, Andrea Gutman, Leire Muñoz, Jone Saitua, Laurita Siles.


KOMISARIOTZA: Inés Bermejo.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Martxoaren 4tik apirilaren 3ra
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara. Larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00 etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
» Sarrera: Doan

Katalogoa



Iruzkin bat

  1. […] porque éste viernes 4 de marzo, Leire Muñoz, presentará su última obra dentro del programa “Topaketak | Encuentros” en Kultur […]

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)