Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

There is no rose RSS Blog

Vocalia Taldea

MUSIKA
Vocalia Taldea (Euskadi)

Eguberrietan musikak esanahi berezia hartzen du. Batera kantatzeak gertutasun eta komunitate pertzepzioa ematen digu, eta, horregatik, Eguberriak adierazpen musikal bihurtzen dira. Herriko Gabon-kantak, Bachen eta Händelen oratorioak, Sibilaren kantuak, eta mundu guztiko autoreek urtero argitaratzen dituzten abestiek garai horretako corpus musikala sortzen dute.
There is no Rose programak mundu soinudunera eramango gaitu. Programa honen ardatza Benjamin Britten konpositore britainiarren A Ceremony of Carols suitea da. Pieza honetako bederatzi parteek, koruak eta harpak urte berriaren iritsieraren poza zein neguko gau hotz eta iluna transmititzen digute. Obra hasten eta ixten duen prozesio-kantu solemneak bizitzaren zikloaren metafora musikala sortzen laguntzen du. Pieza enblematiko honi heldu genionean, zerbait paregabea eta berria egin nahi genuen, eta, horregatik Xabier Sarasola euskal konpositoreari eskatu genion Vocalia Taldearen proiektu honetarako pieza bat sortzeko. Brittenen lan ospetsuan oinarrituta, beste suite bat sor zezala emakumeen koru eta harparako eskatu genion.
Kontzertuko programa Vier Gesänge Op.17rekin osatuko da, hau da, Johannes Brahms konpositore alemaniarrak emakumeen koruaren­tzat, harparentzat eta bi tronparentzat egindako lau abestiko bilduma bikainarekin.

MUSIKARIAK: Vocalia Taldea (abesbatza), Francesca Di Nicola (harpa), Oliver de Castro (tronpa), Elena Angulo (tronpa), Jaurne Gaminde (sopranoa), Idoia Aguirre (sopranoa), Saioa Goñi (altua).
ZUZENDARIA: Basilio Astulez.
IRAUPENA: 55′.

Doan Kultur Leioako Lagunentzat

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 25ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.vocaliataldea.com



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)