Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Rocío Marquez en Marchena, para su disco El Niño

Ostiral honetan, azaroak 25 (Auditorium, 21:00 h), “Musika con alma” zikloaren barruan ROCÍO MÁRQUEZ abeslaria izango dugu Kultur Leioan. Rocío Márquezek arrakastarako behar den guztia dauka: prestakuntza ona, miraritik gertu dagoen ahotsa eta urratsez urrats eraikitako karrera flamenkoaren arloan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Musika
Etiketak: , , ,
2016, azaroak 22
Loo

Etxeko gaztetxoenak poz pozik egongo dira. Kultur Leioak “Lehen aldia, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa” eskeiniko du asteburuan (azaroak 19-20). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskeiniko diren bi ikuskizunak 4 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , , , ,
2016, azaroak 17
Francoren bilobari gutuna

Ostiral honetan, azaroak 18 (Auditorium, 20:30 h), Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain euskal konpainiek FRANCOREN BILOBARI GUTUNA antzezlana eskeiniko dute Kultur Leioan. Ximun Fuchs-ek zuzenduta eta Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzia, Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriei buruz aritzen da obra.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , , , ,
2016, azaroak 16
Amour

Igande honetan, azaroak 13 (Auditorium, 18:00 h), Marie de Jongh euskal konpainiak AMOUR antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honek 2016ko FETEN (ikuskizun onenari) eta 2016ko ERCILLA (euskal produkzio onenari) sariak jaso ditu.

KATEGORIAK: Albisteak, Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , , ,
2016, azaroak 9

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)