Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Suzette Moncrief, ahots pertsonal, indartsu eta leunaRSS Blog

Suzette Moncrief

Suzette Moncrief ostiral honetan iritsiko da Kultur Leioara (22:00etan / 6 euro), bere ahots pertsonal, indartsu eta leunarekin ikus-entzuleak gozarazteko. Kontzertua Bluesjazz Zirkuituaren barruan dago, eta ikus-entzuleekiko erabateko lotura lortuko duen ikuskizuna bermatzen du.

Jazz abeslaria eta kantu irakaslea, prestakuntza artistikoaren eta musikalaren hastapenak New Yorken izan zuen. Bera ere hantxe jaio zen, eta Rhythm and Blues musika eta musika beltza nagusi ziren giroan hazi zen; txikia zela, debuta egin zuen banda profesionaletan korista moduan, eta, ondoren, bere talde propioaren abeslari moduan Manhattaneko klubetan. Blueseko Europako hainbat jaialditan parte hartu du, eta blues klasikoaren hainbat bandatan ere bai. Bere errepertorioa Chicagoko blues maisu handietan oinarritzen da, eta eszenatokian agertzen duen indarrak jendearekiko konexio erabatekoa duen ikuskizuna bermatzen du.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , ,
2011, azaroak 16

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)