Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Síndrome de Estocolmo, emozio piloa itsasgoranRSS Blog

Síndrome de Estocolmo

Hurrengo ostiralean, urtarrilak 22 (Auditorium, 20:30 h), Bufalo Produkzioak konpainiak Unai Garatek zuzenduriko Síndrome de Estocolmo antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan.

Ikuskizun hau ez da ohiko antzerkia, berezia da. Improbizazioan dauka oinarria, ta horretarako kultur arloko 6 pertsonalitate desberdin bilduko dira mahai baten inguruan gai deberdinak jorratzeko eta publikoaren partehartzea bultzatzeko.

Ana Arias (“Cuéntame“ telesaileko aktoresa), Arrate Etxebarria (antzezle eta dantzaria), Ivan Ferreiro (Los Piratas taldeko kide ohia), Maria Zahara (kantautorea), Jon Maia (idazle eta bertsolaria) eta Valérie Tassok (frantsez sexologa eta idazlea) adostasun eta desadostasunean murgilduko dira, ustekabez jositako zuzeneko musika izango duen talk show paregabe honetan. Emozio piloa itsasgoran, performancearen kontrakoa.

2016, urtarrilak 18

Iruzkin bat

  1. […] gaurko “Heroiak” lanarekin jarraitu du, Kultur Leioan ostiralean izango den “Síndrome de Estocolmo“-rekin jarraitzeko. Bukatzeko, hilaren amaieran “Sócrates” izango dugu, Arriagan […]

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)