Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Simplicissimus RSS Blog

Tartean Teatroa: "Simplicissimus"

ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)

SIMPLICISSIMUS UMOREZKO kabareta da umorearen mugak azter­tzen dituena. Haien lana askatasun osoaz egin nahi izateagatik jazarpena sufritu eta sufritzen duten komikoei omenaldi bat da. SIMPLICISSIMUS kabaret MUSIKALA da, zuzenean antzeztu, kantatu eta jotzen duten musikari-aktoreekin. SIMPLICISSIMUS XXI. MENDEKO KABARETA da, erroak sakonki erroturik dituelarik XX. mendeko Europako gerrarteko garaian.

Simplicisimus XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da, non Hogeitamar Urtetako Gerra-ren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Kabaret baten izena ere izan zen.

Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Baina ez dugu naziei buruzko istorio bat kontatu nahi, ez eta konzentrazio esparruei, ez eta juduen arazoari buruzkoa. Benetako gertaera historikoen erreferentziak baztertu gabe, Simplicissimus ESPAZIO eta DENBORAren mugak gainditzen ditu. Ez ditugu gertaerak kontatu nahi iraganeko pasadizua bailiran, berriro gertatu daitekeen zerbait bezala baizik.

DRAMATURGIA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Patxo Telleria eta Jokin Oregi
ANTZEZLEAK: Patxo Telleria, Olatz Ganboa, Getari Etxegarai
MUSIKARIA: Adrián Garcia de los Ojos.
JANTZIAK ETA ESZENOGRAFIA: Ikerne Giménez.
IRAUPENA: 90′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 20an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.tartean.com

Gaztea



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)