Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

San Bartolome abesbatzak eta Mercedariasekoak Santa Agedako XXXIII. kantu lehiaketa irabazi duteRSS Blog

Santa Ageda

Leioako Santa Agedako XXXIII. kantu Lehiaketak baditu abesbatza irabazleak. Epaimahaiaren erabakiak helduen kategoriako lehen saria eman dio San Bartolomeko Auzkoen Abesbatzari, eta haur abesbatzen kategorian, Mesedeetako Ama Ikastetxea izan da irabazlea.

Gainera, helduen bigarren saria Jatorrak abesbatzarentzat izan da eta hirugarrena Udondoko Txikiteroak abesbatzarentzat. Haurren kategorian Core Fundazioak bigarren saria irabazi zuen eta hirugarrena hutsik geratu zen.

Epaimahaiak bere balorazioan kontuan izan ditu ahotsen enpastea, perkusioaren erritmika, bokalizazioa, bakarlarien izatea, ahotsen ñabardurak, taldearen azken sentsazioa, jantziak, edo sexu eta adin desberdineko pertsonen parte-hartzea, besteak beste.

Ohiko lehiaketa joan den igandean, otsailak 4, ospatu zen herriko auzoetan, goizez.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2024, otsailak 12

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)