Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Rosalía & Refree RSS Blog

Rosalía & Refree

ARIMA DUEN MUSIKA
“Los Ángeles” (Katalunia)

Rosalía etorkizunik oparoeneko ahotsetako bat dugu gaur egungo flamenko-alorrean, eta pertsonalenetarikoa ere. Ondo ezagutzen du tradizioa, baina jarrera garaikideaz eta ardura handiaz ikasten du kantuan. Haren ahotsak zirrara sortzen du, piano fin eta ezkurtuekin batera zein piztia azaleratzen duen uneetan.
Bestalde, Raül Refree izen entzutetsua dugu gaurkoan ere, produkzioaren eta gitarraren alorrean. Izaera esperimentatzailea eta per­tsonala du, eta haren izena aurkituko dugu azken urteotako diskorik garrantzitsuenetako batzuetan. Artista askorekin lan egin du maiz, hala nola Rocío Márquez, Silvia Pérez Cruz eta Kiko Venenorekin eta Lee Ranaldo (Sonic Youth) musikariaren azkeneko lana produzitu du. Gitarrari dagokionez, flamenkoarekiko zaletasunaren ondorioz, estilo horren baliabideak darabiltza; baina, jakina, bere estilo partikularrarekin, Marc Ribot-ek, Ian MacKaye-k eta Pepe Habichuela-k elkarrekin taldea eratu izan balute bezala. Flamenkoa eta esperimentazioa eskuz esku.

Errez hasten diren bi izen; flamenkoaren hari-harian bizirauten duen bikote horrek tradizioa eta esperimentazioa bateratzen ditu: folklore zaratatsua sortzen dute elektrizitaterik barik, eta tentsio emozionala, oinak lurrean. Flamenkoak eta abangoardiak eskua ematen diote elkarri, eta haien arteko elkarrizketa sortzen da bi artisten sormen-beharretik.

MUSIKARIAK: Rosalía (ahotsa), Raül Fernández Refree (gitarra)

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 24an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Rosalía

Gaztea

ZIKLOA

Musika con alma

GOMENDATUA

La red de española de Teatros, Auditorios, circuitos y Festivales de titularidad pública



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , , , , ,

4 Iruzkin

  1. Marta(e)k dio:

    Hola, me gustaria saber como puedo comprar una entrada para el concierto de Rosalia en el kultur

  2. María(e)k dio:

    Hola, ¿se han agotado ya las entradas? A mí no me da opción de comprarlas en el enlace anterior. Gracias

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)