Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Rosalía & Refree, tradizioa eta esperimentzazioa bateratzen dituen bikote zoragarriaRSS Blog

Rosalía & Refree (© Txema Yeste)

Ostiral honetan, azaroak 24 (Auditorium, 21:00 h), Rosalía & Refree musikariak izango ditugu Kultur Leioan. Rosalía etorkizunik oparoeneko ahotsetako bat dugu gaur egungo flamenko-alorrean, eta pertsonalenetarikoa ere. Ondo ezagutzen du tradizioa, baina jarrera garaikideaz eta ardura handiaz ikasten du kantuan.

Raül Refree izen entzutetsua dugu gaurkoan ere, produkzioaren eta gitarraren alorrean. Izaera esperimentatzailea eta pertsonala du, eta haren izena aurkituko dugu azken urteotako diskorik garrantzitsuenetako batzuetan.

Flamenkoaren hari-harian bizirauten duen bikote horrek tradizioa eta esperimentazioa bateratzen ditu: folklore zaratatsua sortzen dute elektrizitaterik barik, eta tentsio emozionala, oinak lurrean. Flamenkoak eta abangoardiak eskua ematen diote elkarri, eta haien arteko elkarrizketa sortzen da bi artisten sormen-beharretik.

KATEGORIAK: Bloga, Musika
Etiketak: , , , ,
2017, azaroak 20

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)