Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Rodrigo Cuevasek eta Perseo Zineforumak Zinegoak ospatzen dute Kultur LeioanRSS Blog

Zinegoak 2018

Datorren ostiralean, Otsailak 16, (Auditorium, 21:00 h), “Musika gertu” zikloaren barruan eta Zinegoak eta Leioako Udaleko Berdintasun Arloaren konplizitatearekin, Rodrigo Cuevas artista Kultur Leioara etorriko da.

Rodrigo abeslaria, musikagilea, akordeoilari eta perkusionista, Asturiasetik eta mundura sortutako agitatzaile folklorikoa eta Leioara datorrena bere bigarren bakarkako ikuskizuna aurkezteko, “El mundo por montera”. Ziur asko, gau gogoangarria izango da, zeinetan mundu tradizional, baserri-girokoa, xelebrea, baina baita hiritarra, kritikoa eta teknologikoa ere, benetan garrantzitsua denaren aldarrikapena hutsala eta ez nahitaezkoa denaren aurrez aurre. Kabareta eta asturiar kantu tradizionala dantzarako musikarekin trabestitua. Etorria, xumetasun lotsagabea eta talentu musikal eta bokal paregabeak. Ez etortzea barkaezina da.

Inauteriak igarota, martxoa hortxe dago eta zinema protagonista izango da Kultur Leioan.

Perseo Zineforum Elkarteak, gero eta kide gehiago dituen zinemazale klub honetako arima eta programazio bikaina egiten duenak martxoan Perseok Zinegoak ospatzen du Zikloa aurkezten du, 4 filmen emanaldiarekin (asteartean 20:00etan Kultur Leioako Auditoriumean. 2,50€): martxoaren 6an “Los amores imaginarios”, martxoaren 13an “Tierra de dios”, martxoaren 20an “Una mujer fantástica” eta martxoaren 27an “El desconocido del lago”. Film bakoitzaren aurreko aurkezpenez gain, proiekzioa amaitzean haiei buruz solas egiteko denbora egongo da.

Azken urteetan ohikoa izaten denez, Kultur Leioak martxoaren 21ean eta 22an (20:00, gonbidapenarekin) Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans XV Nazioarteko Zinemaldiaren luzapena eskainiko du. Martxoaren 21ean film laburren txanda izango da: “The migrant mixtape”, “Taylor”, “Marguerite”, “Little Potato”, “Tarde para el recreo” eta “Ornitorrinco”; berriz, 22an “Partido a las tres” film luzea gozatu ahal izango dugu.

2018, otsailak 15

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)