Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Pinotxo RSS Blog

Glu Glu Producciones: "Pinotxo"

GABONETAN ANTZOKIRA
Glu Glu Producciones (Euskadi)

— Komedia musikala —

Carlo Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk “Pinotxo” taula gainera eramango du.

Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direlarik.

Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango. Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.

Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko dituzte taula gainera. Oraindik ere egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.

EGILEA: Galder Perez.
ZUZENDARITZA: Maitane Zalduegi Viar.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Ugaitz Alegria.
ARGIZTAPENA: Zigor Gorostiola.
ANTZEZLEAK: Itxaso Quintana, Iñaki Maruri, Ugaitz Alegria, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Andrea Covadonga.
IRAUPENA: 75′.
HIZKUNTZA: Euskaraz.
IKUSLEA: 3-9 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 29an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro (Bonoa: 12 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.gluglu.eus



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)