Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Pinocchio ume-txotxongiloa Kultur Leioara helduko da asteburuanRSS Blog

Pinocchio

Igande honetan, azaroak 8 (18:00 h, Auditorium), La Baldufa konpainia kataluniarrak PINOCCHIO antzerki ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan. Familia osoari zuzendutako obra honek, antzerkia eta txotxongiloak uztartzen ditu, Carlo Collodiren jatorrizko testuaren interpretazioa burutuz.

Papera eta zura istorioaren mende jartzen dira, proposamen aldakor eta organikoa lortuz. Hezkuntza, ahalegina, ardura eta zintzotasuna bezalako balioetan hausnartzeko aukera ematen digu. Feten 2015ko ikuskizun eta zuzendaritzarik onena saria jasotakoa da.

2015, azaroak 5

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)