Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Musika eta dantza asteburua betetzekoRSS Blog

Soema Montenegro

Azoka bisitatzeaz gain, bertara hurbiltzen direnak kultura asteburua betetzeko aukera izango dute, Soema Montenegro abeslariarekin eta Kulbik taldearen dantzarekin.

Gaur, azaroak 8 (Auditoriumean, 21:00etan), eta “Musika… con alma” zikloaren barruan, Soema Montenegro abeslari argentinarra izango dugu. Folk eta Indie estiloen arteko paregabeko talentua, nazioarteko kritikak goraipatua, askori Lila Downs onena gogorarazten diena, beste batzuek, Mercedes Sosaren jarraipena ikusten duten bitartean.

Gau argentinarra amaiera gastronomikoarekin. Kontzertura hurbiltzen direnak, amaitutakoan, artistekin batera eta giro lasaian, herrialde horretako produkturen bat eta ardo kopa dastatzeko aukera izango dute.

Bestalde, larunbatean, azaroak 9 (Auditoriumean, 20:00etan), Kataluniatik datorren Kulbik konpainiak CUBE hiriko dantza ikuskizuna eskainiko digute. Ikuskizun horrekin batera, gazteei zuzendutako master class bat ere burutuko da goizean, eta ikuskizuna baino lehenago, kalean erakustaldia ere izango da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
2013, azaroak 8

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)