Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Mikel Urdangarin RSS Blog

Mikel Urdangarin

ARIMA DUEN MUSIKA
“Margolaria” (Euskadi)

2015.ean “MMXV” bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil ondoren, Mikel Urdangarinek  banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriekin disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan. Eta kantu hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak, askatasun kantu bilakatzeko. Abestiak entzunaldi hunkigarri batean lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala.

Mikel Urdangarin bide luzeko kantugilea dugu. Euskal musikaren historian sortzaile nabarmen eta emankorra. Grabazio berri bat burutu eta udaberrian aurkeztuko eta gero, musikari handiz osatutako bandarekin igoko da eszenatokira kantu berriak plazaratzeko.
Mikel Urdangarinen azkena emozioz betetako sormena da.
Emozio festa!

MUSIKARIAK: Koldo Uriarte (pianoa, teklatuak), Jon Cañaveras (baxua), Ángel Celada (bateria), Mikel Urdangarin (ahotsa eta gitarra), Rafa Rueda (gitarrak), Nika Bitchiasvili (biolina)

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 3an
» Ordutegia: 19:00etan
» Sarrera: 6-12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Mikel Urdangarin

ZIKLOA

Musika con alma



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)