Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Marie de Jongh Teatroa konpainiak “Izar·Estrella” antzezlana eskeiniko du ostiraleanRSS Blog

Izar-Estrella

Hurrengo igandean, urtarrilak 14 (Auditorium, 18:00 h), Marie de Jongh Teatroa konpainiak “IZAR·ESTRELLA” antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan. Izar sei urte eskaseko neskatoa da eta mundu mailako ospea lortuko duen piano jotzaile bihurtzekotan dago.

Gurasoek diziplina zorrotza aplikatzen diote, eta horri esker bere adinerako birtuosismo maila izugarria lortu du. Izar zoriontsua da, eta ez du hazi nahi. Baina gaizki hezitako neskatoaren bizitza apetatsu eta gorabeheratsuak beste destino bat eskainiko dio, espero gabeko labirinto emozionala biziko du, eta beste izar batek gidatuta baino ezingo du labirintotik atera; ez da edozein izar izango, gainera, baizik eta itsas izar bat. Hitzik gabeko familia osoari zuzendutako ikuskizuna, beti ere Marie de Jongh konpainiaren zigiluarekin.

2018, urtarrilak 10

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)