Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Luxuzko programazioa Kultur LeioanRSS Blog

Razas

Kultur Leioak datozen hilabeteetana, egitarau askotarikoa eta kalitatezkoa aurkeztu du, estreinaldi eta antzezlan benetan azpimarragarriekin eta Estatuko nahiz nazioarteko artista garrantzitsuekin. Luxuzko egitaraua Leioako herritarrentzat eta inguruko herrietako biztanleentzat, izan ere, programazioa gero eta ezagunagoa eta estimatuagoa da.

Kultur Leioak, datozen hilabeteetan, 23 ikuskizun eta 25 funtzio eskainiko ditu guztira: bost musikaren alorrekoak izango dira, bi formatu txikiko kontzertuak, lau antzerki-lan eta beste lau nagusientzako dantza-ikuskizunak izango dira; haurrentzako saio bi egingo dira, eta umeei zuzenduriko sei musika, dantza, txotxongilo eta antzerki ikuskizun, bai eta zine, lehiaketa eta jarduerak ere Leioako Gaztegunea Aterpean, auzoko ikasgeletan egingo diren jarduerak ahaztu gabe.

Jarduera horietatik guztietatik antzerkia nabarmenduko dugu, izan ere, adin guztietarako lan interesgarri eta askotarikoak egongo dira. Denboraldiari hasiera emateko, irailaren 30ean (20:30ean, Auditoriumean), David Mameten “Razas” izeneko lan probokatzaileaz gozatu ahal izango dugu (TalyCual producciones), Toni Cantó aktorea lanaren buru izango dela. Urriaren 16an, “Pinocchio” ipuin klasikoaren egokitzapen musikala izango da, familia guztiari zuzendua. Azaroaren 4an (20:30ean, Auditoriumean), Tanttaka euskal konpainiak “No me hagas daño” lana aurkeztuko digu, emakumeenganako indarkeria jorratzen duen lana. Azaroaren 6an, berriz, arratsaldeko 18:00etan, Auditoriumean, txikiek “Zoo” (Yllana) lanaz gozatu ahal izango dute familian, gizakiaren eta naturaren arteko betiereko gatazkaren gaineko ikuspegi komikoa eskaintzen duen lana. Abenduaren 16an (20:30ean, Auditoriumean), Gaitzerdi Teatro konpainiak “Rojo al agua” lana estreinatuko du Kultur Leioan, pertsonen barnealdera eramango gaituen lana.

Musika Kultur Leioako beste protagonista handienetako bat izango da. XXII. Musika Denboraldiak 4 kontzertu bikain hurbilduko dizkigu, “Musika arimarekin” zikloaren barruan (21:00etan, Auditoriumean). Aurten, nortasun handiko eta musika estilo oso zainduko banda eta autoreen alde egin da.
 
Urriaren 7an, Zenet datorkigu bisitan Madriletik. Artista malagar honek jendea limurtzeko botere handia eta talentu naturala dauka, eta bolerotik eta tangotik jazzera eta swingeraino doan estilo-nahasketa hurbilduko digu, flamenkotik pasatuz. Urriaren 21ean, Mira Awad abeslari eta kantautore palestinarrak “All my faces” lan berria aurkeztuko digu. Noarekin sarritan elkarlanean dabilen emakume polifazetiko honek mezuz eta sentimenduz beteriko ahots pertsonala hurbilaraziko digu. Azaroaren 11n, Kroke & La Musgaña taldearen txanda izango da. Polonia eta Gaztela eta Leongo taldeak dira hurrenez hurren, zeintzuek talentua bat egitea erabaki duten, euren herriko soinuak azalarazteko.
Azkenik, azaroaren 25ean, OqueStrada taldeak emango dio amaiera denboraldiari. Talde honek Portugaleko zapore eta usain guztia dakarkigu “Tasca Beat, The Portuguese dream” diskoan, Lisboako zein hiri inguruko soinu tradizionalarekin.

Gainera, formatu txikiko blues kontzertu bi ikusi ahal izango ditugu (22:00etan, Ambigún). Urriaren 14an, “Bluenights” dator berriro ere. Bertan, Travellin’ Brothers berriro elkartuko dira gonbidatu berri bati laguntzeko; kasu honetan, Santiago Campillo gitarra-jotzaile eta M-Claneko taldekide ohiari. Azaroaren 18an, Suzette Moncrief New Yorkeko abeslariak Chicagoko bluesaren energia guztia ekarriko digu, ziur asko, jendearekin bat egingo duen ikuskizun batekin.

Dantzari dagokionez, Dantza… eszenara zikloak hainbat lan ekarriko ditu Kultur Leioara. Urriaren 2an (19:00etan, Auditoriumean), “En attendant l’inattendue” (Nats Nus) lanak denboraren joanaz hausnarraraziko digu, maitasun istorio baten bitartez; urriaren 20an (20:00etan, Auditoriumean), Noemí Viana & Jesús Rubioren “Menú del día” ikusi ahal izango dugu; azaroaren 24an, (20:00etan, Auditoriumean), Natxo Montero_Danzak “Carni di prima qualitá” antzeztuko du, eta, bertan, bizitzan gertatzen diren une horietaz berba egingo digu, hau da, desiratzen zein desiratzen ez diren une horietaz; abenduaren 18an (19:00etan, Auditoriumean), Dantzaz Konpainiak “Mintzo” aurkeztuko du, norbanakoen arteko elkar aditzeari buruzko poema.

Halaber, txikienei eta familia osoari zuzenduriko ziklo bi nabarmendu nahi ditugu:
Azaroaren 19-20an (12:30ean/18:00etan, Ambigún), familiako txikienek antzerkia ezagutu ahal izango dute Haurtxoentzako IV. Antzerki Zikloan, Marisa Amorren “Paisajes” eta Teatro Paraísoren “Kaleidoskopio” lanekin.

Abenduaren 26tik 30era (18:00etan, Auditoriumean), Gabonetan Antzerkira-Gabonetako Arte Eszenikoen XVI. Erakustaldia zikloan, txikienei diziplinen askotariko hautaketa bat hurbilduko zaie, txotxongiloetatik hasi eta multimedia eta dantzaraino.
Abenduaren 26an, Espejo Negrok “El fantástico mundo de Jonás el espermatozoide” lan barregarria aurkeztuko du; hilaren 27an, Logela Multimediak “Anaki” aurkeztuko du; hilaren 28an, Bambalinak “Kraft” aurkeztuko digu, aktore antzerkia eta paperezko txotxongiloak, eszenaratze original eta ezberdin batean; 29an, Gorakadak “Printzea eta ahatea” aurkeztuko du, mahaiko txotxongiloekin; eta, hilaren 30ean, Roberto García Alonsok sortaldeko estetika duen “Zing Zing” dantza-ikuskizuna aurkeztuko du.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)