Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Luthea Salom RSS Blog

Luthea

INDIE
Kick in the head

Kantautore gazte hau kanadarra da jatorriz, baina sustrai hispanoak ditu, eta gaur egun New Yorken bizi da. Hasierako kantaria izan da Alanis Mori­ssette, Norah Jones eta Emmylou Harris bezalako artisten kontzertuetan. Malcom Burnen babesa izan du lehenengo bi diskoetan, “Out of without” eta “Sunbeam surrounded by winter” (2008) izenekoetan –Burnek Grammy bat irabazi zuen, eta U2 taldearen ekoizlea den Daniel Lanoisen ohiko soinu-ingeniaria da–. Oraingoan, kantautoreak hirugarren diskoa aurkeztuko digu. Valentí Adellek eta Chris Badamik ekoitzi dute, istorio intimistaz beterik dago, eta oso laudatua izan den berezko estiloa landu du.

Doinu batzuk telebistako iragarki batzuekin lotuko ditugu. Testuak eta konposizioak baikorrak dira; eta gaztaroko kezkak, maitasuna eta gaur egungo mundua dute hizpide. Haren ahotsa teilakatze bikaina da, sotiltasun limurtzailearen eta berotasun distiratsuaren artean.

Musikariak: Luthea Salom (ahotsa eta gitarra), Jodelle (teklatua, eskusoinua, ukelele, arhoa-soinua)

www.lutheasalom.com
Bideoa

» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 11an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 10 euro



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , ,

Iruzkin bat

  1. […] really love indie titles… Kultur Leioa presents an evening of indie music with the canadian singer Luthea Salom. With her on the […]

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)