Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Lunatikus Cirkus RSS Blog

LunatikusCirkus

ANTZERKIA
Teatro Paraíso (Euskadi)

Eskasia handiaren garaia da. Garai zailak dira Antón, Pirú eta Nicorentzat. Lanik, janaririk eta etxerik gabeko hiru arlote dira, euren gabeziatik alde egiteko aukeraren baten bila noraezean dabiltzanak. Kasualitatearen, zoriaren edo, agian, patuaren ondorioz, zirkuko karabana zahar bat aurkitzen dute ezerezaren erdian.
Hiru galtzaile horiek, hasieran mesfidati, indarrak batuz gero dena errazagoa izan daitekeela ohartzen dira. Hortaz, karabana ahaztu hura zirku ibiltari bat sortzeko erabiliko dute, eta, tolesgabetasunezko beroaldi batean, zirkuko artistatan jolastuko dira; zirkuko saioak inprobisatzen hasiko dira, gogo biziz baina trebetasun handirik gabe.
Horren emaitza zirku makal eta akastun bat izango da, baina lotsagabea eta ausarta. Bizitasunez eta ezustekoz betetako zirku bat izango da. Bizi-abentura bati ekingo diote harekin, elkarrekin euren ametsak gauzatu nahian.
Baina anbizio neurrigabeak amesgaizto bihur ditzake ametsak…
Zorionez Lunáticus Circus amesteko, barre egiteko, bidaiatzeko eta errealitatea aldatzera jolasteko zirku bat izango da.

ZUZENDARIAK: Ramón Molins, Tomás Fdez. Alonso.
ESPAZIO ESZENIKOA, ESZENOGRAFIA: Ikerne Gimenez.
JANTZIAK: Marie-Helene Balau, Pilar López
ANTZEZLEAK: Aitor de Kintana, Oscar Alvarez, Mikel Ibañez / Unai García.
IKUSLEA: +7 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Martxoaren 25ean
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 2,5-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Teatro Paraíso



Iruzkin bat

  1. JuanMa Legorburu(e)k dio:

    En euskera ???? en Castellano???? No lo ponéis

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)