Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Lula Pena / Marco Oliveira & Ricardo Parreira RSS Blog

LulaOliveiraParreira

GAU PORTUGALDARRA

LULA PENA
Tom Waits eta Leonard Cohenen arteko ahotsarekin, baina emakumea izanik, Lula Pena portugesez abesten duen abeslari garrantzitsuenetakoa da gaur egun, eta Caetano Veloso eta Rodrigo Leão miresle ditu, besteak beste. Portugalen jaio baina munduan barna trebatua, artista sailkaezin hau kultuzko artista bihurtu da, bere ibilbide partikularrari eta bere proposamen artistikoaren originaltasunari esker, non bere ahotsak, testuak eta presentziak protagonismo osoa duten.

Alabaina, Lula Penak ez du fadoa abesten soilik; zuzeneko zoragarri eta eszenaratze sinple eta soil baina zirraragarri batekin, berea artista bakanen folk unibertsalaren berezko eta hurbileko soinu-transgresioa da. Ahots eta gitarraz lagunduriko kontzertua, hitz eta soinuen kontzertua, hitz egiten digun munduaren barruko distira.

MARCO OLIVEIRA
Fadoaren inguruko belaunaldi gaztearen kide da Marco Oliveira. Mariza, Dulce Pontes, Joana Amendoeira, Mafalda Arnauth edo Misia bezalako emakumeak nagusi diren eszcena batean dagoen gizonetariko bakarrenetakoa dugu.

Carlo do Carmoren karismaren oinordekoa dugu, Lisboako gazte honek Kontserbategi Nazionalean ikasi zuen kitarra klasikoa jotzen, baina goiz kantatzeari eta biola jotzeari ekin zion, fadoaren instrumentu tipikoa, izar desberdinekin jo duena (Raquel Tavares, Ana Moura edo Carlos do Carmo bera).

Nahiz eta gaztea izan, bere abestiak bizitzarekiko pasioa adierazten dute, fadorekiko, Lisboarekiko, bere “Retrato” lehen diskoan antzeman daitekeen bezala, non abesti batzu berak sortuak izan diren.

RICARDO PARREIRA
13 urterekin Argentina Santos fado abeslariarekin egin zuen ikuskizuna lehen aldiz ta momentuan Porto de Fado Festibalean bakarkako ekitaldi bat emateko eskaera luzatu zioten, Porto 2001, Europako Kapital Kulturalaren ekitaldirako.
Beregan eragin nabarmenena izan dutenak lisboako kitarjole nagusiak dira, Armandinho-tik José Nunes-era, Francisco Carvalhinho eta Santos Jaime, Artur eta Paredes Carlos, Pedro Caldeira Cabral eta hurbilago, Rocha Ricardo.
Bi diska kaleratu ditu: 2007an “Nas Veias de Uma Guitarra”, Fernando Alvim maisuari homenaldia eta 2010-ean, arlo experimental batean, “Cancionário” diska kaleratu zuen, portugalko musika tradizionalari egindako hurbilketa. Diska honetan Yami (baxu akustikoa), Joaquim Teles (perkusioa), Micaela Vaz eta Vânia Conde (ahotsa), eta Marco Oliveira bera (kitarra klasikoa eta ahotsa).

Gau tematikoak, tartetxo gastronomikoekin

» Non: Auditorium
» Eguna: Urriaren 19an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 20 euro / Bonuak: 50 euro – 60 euro

www.foleleproducciones.es/lula.html

www.myspace.com/lulapena



4 Iruzkin

  1. INMA(e)k dio:

    Quería consultar sobre el horario de los conciertos de la noche portuguesa ya que en esta página pone que es a las 21:00 horas pero en otros lugares en los que os habeis publicitado pone que a las 20:00.
    MUCHAS GRACIAS !

    • admin(e)k dio:

      Hola Inma. Te confirmamos que el horario de inicio es a las 21:00 horas. Pero nos preocupa que hayas visto que empieza a una hora diferente en algún otro lugar. ¿Podrías decirnos dónde has visto que es a las 20:00 horas? Gracias.

    • admin(e)k dio:

      El concierto comienza a las 21:00 horas.

  2. También yo he visto en la revista del ayuntamiento a las 8-

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)