Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Libertino RSS Blog

Libertino

DANTZA
Vargas & Brûlé (Andaluzia)

 ¤ Dantza Eguna ¤

2005etik, Marco Vargas & Chloé Brûlé-k etengabeko sintonia sortzailean dagoen taldea osatzen dute, berezko hizkuntza duena, flamenkotik dantzara bitartekoa. Estatuko egitaraurik garrantzitsuenetan izan dira eta nazioarteko leku aipagarri askotan ere. Ohikoak dira Leioan; izan ere, hemen, “Me va gustando” lanarekin aurkitu zuten bere ikuskizun berri honen hazia.

Askatasunari buruz hitz egiten duen ikuskizuna. Dantza, kanta eta poesiaren askatasuna: adarkatu egiten diren hiru bide, hutsik dagoen kaiola batean batzen direnak etengabe. Atzera bueltarik ez duen erabaki bat hartzeko une delikatua irudika­tzen dute horrela: kaiolatik hegan irtetea.

Erritual soil eta biluzia, poetiko eta iradokitzailea, etengabeko harremanean dauden hiru bide horietan zehar gertatzen den bizitza kontatzen duena. Une magikoak sortzen dira eta arnasa hartzeko, airea eta indarra hartzeko, eremuak irekitzen ditu, berriro amildegira jauzi egin baino lehen, gure askatasun propio eta erostezinaren bila.

ZUZENDARITZA, KOREOGRAFIA ETA DANTZA: Marco Vargas, Chloé Brûlé
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Evaristo Romero
TESTUAK ETA ANTZEZLEA: Fernando Mansilla
ABESTEA: Juan José Amador
MUSIKA LANA: Gabriel Vargas
MUSIKA ZUZENEAN: Dúo Tormenta: Gabriel Vargas (gitarra), Manuel Montenegro (bateria)
IRAUPENA: 70′
HIZKUNTZA: gaztelaniaz

» Non: Auditorium
» Eguna: Apirilaren 29an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 7,5-15 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Vargas & Brûlé



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioako Udalaren pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko epea bihar, asteazkena, apirilaren 10ean hasiko da

Leioako Udalak bihar, apirilaren 10ean, asteazkena, irekiko du “Margolari gazteak… eta ez hain gazteak…” pintura azkarreko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea.


2024, apirilak 9

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)