Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Leioako XXXI. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka RSS Blog

Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka

AZOKA
Nekazaritza eta Abeltzaintza

10:00 h. Azokari hasiera ematea.
11:00 h. Euskal dantzak Gure Ohiturak Dantza Taldearekin. Bulebarra.
11:00 h. Herri Kirolak. Lokotx biltzea – Txinga erutea eta zaku eramatea. Errekalde plaza.
11:30 h. Azoka bertso jira. Errekalde plaza (11:30), J. R. Aketxe plaza (12:00), Bulebarra (12:30).
12:00 h. Herri Kirolak. Aizkolariak, harrijasotzaileak, trontzalariak, ingude altxatzea eta lasto altxatzea. Errekalde plaza.
12:00 h. Poneyak eta gurdi paseoak. Errekalde plaza.
12:00 h. Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XIX. “Leioako Udala” Lehiaketa eta gazta dastatzea. Bulebarra.
12:00 h. Sasoiko onddo eta zizen eta Eusko Labeldun Sagardoa dastatzea. J. R. Aketxe plaza.
LAGUNTZAILEA: Zazpi Mikologia Elkartea eta Eusko Label.
13:00 h. Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarra.
14:00 h. Gazta Lehiaketaren eta postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketak eta azokako produktuz beteriko otzaren zozketa (parte hartzeko ticketak azokako postuetan banatuko dira).
15:00 h. Azokaren amaiera.

GOIZ OSOAN ZEHAR
– Abere erakustaldia: behiak eta idiak (Bulebarra) eta zaldiak, ahuntzak, ardiak (Errekalde plaza).
– Nekazal produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta. Bulebarra, J. R. Aketxe plaza, Errekalde plaza.
– Animazioa. Leioako Txistu Doinuak Elkartea, Udondoko Txikiteroak, Trikitilariak eta Lamiako Maskaradako Erraldoiekin.
– Haurrentzako tailerrak. Usain-landareen tailerra. J. R. Aketxe plaza.
– Zure taldeko argazkirako txokoa. J. R. Aketxe plaza.
– Lehiaketak “Behi politena” y “Behi astunena”: azokara hurbiltzen den edonork bozkatu dezake eta parte hartzaileen artean azokako produktuz beteriko otzara bi zozkatuko dira.

» Non: Errekalde plazan, J. R. Aketxe plazan, Bulebarrean
» Eguna: 2018ko abenduaren 16an
» Ordutegia: 10:00etatik – 15:00etara

Onartutako eskaerak – Ez onartutako eskaerak (postuak)

Onartutako eskaerak (txosnak)



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)