Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Umore Azokak 45 ikuskizun bilduko ditu aurten, artean 17 estreinaldiRSS Blog

Txerria

Umore Azoka, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiar Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin Leioako Udalak antolatzen duen Kaleko Artisten Azokak bere hamabosgarren edizioa ospatuko du maiatzaren 15 eta 18a bitarte.

Aurreko urteetan legez, interes handia piztu du jada kaleko arteen erreferente bilakatu den topaguneak eta hirurehunetik gora proposamen artistiko jaso izan ditu, bertan parte hartzeko esperantzarekin. Antolatzaileek, ondorioz, samur bezain gogotsu jardun dira -kartelak erakusten duen bezala betaurreko eta guzti, xehaztasunei erne- gertutasunetik nazioartekora begirada eskaintzen duen egitaraua eratzeko xedez.

Lau egunetan zehar 45 ikuskizun aurkeztuko dituzte Umore Azokako hamabosgarren edizioan parte hartzeko aukeratutako 43 konpaniek, eta ehunetik gora emanaldi buruko dituzte. Antzerkia, zirkoa, dantza, performancea, klowna, instalazio artistikoak edota mikroteatroarekin gozatzeko parada izango du Leioara hurbildutako orok. Izan ere, sormen aldetik ezezik, jatorri geografiko ezberdinak uztartuko ditu aurtengo Umore Azokak: Euskal Herriko 14 konpainia ezberdinek 15 ikuskizun eskainiko dituzte, horietatik 8 estreinaldiak direlarik; Estatu espainoleko hainbat lekutatik bertaratutako beste 22 taldek 23 ikuskizun aurkeztuko dituzte, artean 8 estreinaldi; eta gainontzeko 7 konpainiak nazioarteko testuingurukoak izanik, guztiek bat izan ezik, lehendabiziz plazaratuko dituzte Estatuan euren sormen lanak.

Hamalau edizio burutu ondoren, Umore Azoka publiko ezberdinak biltzen dituen hitzordua bilakatu da, maiatz aldera lagunekin, familiartean edo bakarrik -zergaitik ez- elkarretaratzera dei egiten dituena, betiere ezuztekoei eta dibertsioari uko egiten ez dien eskaintza kulturalaren harira. Baina, halaber, arte eszenikoen arloan ari diren profesionalentzat ere ezinbestekoa izatea lortu du Umore Azokak, Leioa dutelako sormena aireratu eta arnasa hartzeko topaleku. Bertan, hurrengo hilabete eta urteetan gure herriko kale eta plazetan ikusiko diren ikuskizunak aztertu egiten dituzte kultur kudeatzaileek. Horren ondorio da urtero bertan ematen diren estreinaldiak. Aurten hamasei ikuskizun eskainiko dira estreinekoz, egitarau osoaren heren bat, Umore Azokak hartutako garrantziaren isla.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2014, martxoak 26

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)