Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udako jai guztiakRSS Blog

Leioako Jaiak

Leioako Udalak herriko jaiak bertan behera uztea erabaki du, osasun-krisia gainditzen jarraitzen dugun bitartean erantzukizuna eta pertsonen segurtasuna lehenesten baititu. Beraz, aurten ez dira San Juan jairik ospatuko ezta ere auzoetako jaiak.

Udalak Lamiakoko, Txorierriko, Pinuetako, Santi Mamiko, San Bartolomeko, Ondizko, Udondoko eta Txopoetako jai batzordeekin adostu du auzoetako jaiak ere bertan behera uztea. Erabaki bera bere garaian hartu zen, modu adostuan, Lamiakoko Maskaradarekin.

Pandemiak eragindako konfinamendua arintzen jarraitzen badugu ere, ekitaldi jendetsuak egiteak kutsatzeko arrisku handia dakar oraindik ere. Horregatik, erabaki arduratsuena hartzen zailena ere izan da: 2020ko jaiak bertan behera uztea.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie udal langileei, kultur eragileei, txosnen batzordeari, kultur, kirol eta gizarte elkarteei eta, oro har, Leioako gizarte osoari, jaiak prestatzen egindako lanarengatik eta hartutako konpromiso handiarengatik.

Dagokion aurrekontu-partida Leioako ekonomia suspertzeko eta egungo osasun-krisiak kolektibo ahulenen artean eragindako ondorioak arintzeko erabiliko da. Erabaki horrek Iban Rodríguez Etxebarria alkateak iragarritako neurriak indartuko ditu, eta politika berriak diseinatzeko balioko du.

Leioako Udalak gaur bertan ekingo dio 2021eko sanjuanak ospatzeko atzerako kontuari. Egun bat gutxiago geratzen da.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2020, maiatzak 13

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)