Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Leioako gazteei zuzendutako kultur jarduera diseinatzen lagundu nahi diguzu?RSS Blog

gatzeak

Leioako gazteei zuzendutako kultur jarduera diseinatzen lagundu nahi diguzu?



Ordubete baino zertxobait gehiago eman behar diguzu JOKO batean parte hartzeko, eta, horren bidez, udalerriko gazte gehiagorekin batera, kultura-arloak aurre egin beharreko erronkak ezagutu ahal izango dituzu, bai eta zure ikuspegia eta iritzia eman ere.



Oso tailer dibertigarria da, ordu eta erdikoa, eta urtarrilaren 18an (asteartea) eta 19an (asteazkena) izango da, 18:30etik 20:00etara, Aterpe Leioa Gaztegunean.



Aukeratu ongien datorkizun eguna eta eman izena leioa.gaztekultura@coachandplay.es helbidean. Ez ahaztu aukeratzen duzun eguna aipatzea; izan ere, lehenengo inskripzioekin geratuko gara!! Eta gainera, etortzeagatik bakarrik, Kultur Leioako 2022ko kultur agendako edozein ikuskizunetarako 3 sarrera bikoitzen zozketan sartuko zara.



Ez zaitugu gehiago entretenituko.


JOLASTEN AUSARTZEN ZARA?

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2022, urtarrilak 12

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)