Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

La vaca pinta RSS Blog

La vaca pinta

ERAKUSKETA

La vaca pinta tailerrak, 19 urtez Leioan arte-irakaskuntzan eta sorkuntza-lanetan aritu ondoren, erabaki du ikasleekin erakusketa bat egitea “euria” gaiaren inguruan.

Marrazkiaren teknikak, ilustrazioak, arkatzaren erabilerak, koloreak eta olio-orbanak, akrilikoak edo akuarelak “euria” abestia egiten dute; izan ere, horixe da artista bakoitza bere aldetik emozioari eta sorkuntza pertsonalari lotzen saiatu den elkargunea.

Irudimen, oroitzapen eta sentsazioen prozesu baten ostean, gaia jorratu da hainbat margolanetan garatzeko, erakusketa bateratuak batuko dituena. Taldea hainbat adin eta sorkun­tza-etapa eta -prozesuko pertsonek osatzen dute eta horrek interesgarri egiten du sortu den konposizio globala.

Euria grisa, urdina, txuria, berdea da. Kolorea da.
Euria hotza eta beroa da.
Euria tristura eta poza da.
Euria ura da.
Euria busti eta lehortzea da.
Euria behatu eta ukitzea da.
Euria sentitzea eta negar egitea da.
Euria barre egin eta ondo pasatzea da.
Euria nahi duzun hura da.
Euria amesten duzun hura da.

“Euriaren soinuak ez du itzulpenik behar”.

» Non: Erakusketa gelan
» Egunak: Abenduaren 11tik urtarrilaren 10era
» Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 h
» Sarrera: Doan



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Covid-19 babes-neurriak

Agenda

Bloga

Mugigarritasun-murrizketa berriak direla-eta erabili ezin diren Auditoriumeko sarrerak itzultzea

Eusko Jaurlaritzak birusaren transmisioa saihesteko ezarri berri dituen mugikortasun-mugen ondorioz gozatu ezin diren Auditoriumeko ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzuliko du Leioako Udalak.


2021, urtarrilak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)