Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Kultur Leioak bost mila ikus-entzule baino gehiagorekin itxi du lehenengo seihilekoko programazioaRSS Blog

Uda

5.234 lagunek gozatu dute Auditoriumeko eta Ambigúko programazioaz, urtarriletik ekainera bitartean. Zinemazaleek, antzerkiaren eta zirkuaren zaleek, dantzaren jarraitzaile sutsuek, musikazaleek… aniztasuna eta kalitatea ezaugarri nagusi izan dituzten hogeita hamar bat ikuskizunez gozatu dute.

Zinemaren atalari dagokionez, lehen seihileko honetako datuak oso positiboak izan dira, 3.566 ikus-entzule izan baitira. Ziklo bakoitzeko filmen eta ikus-entzuleen banaketa honako hau izan da:

Zineforuma, 21 film eta beste horrenbeste saio, 1.651 ikus-entzule.
Haurrentzako zinema, 7 film eta 13 saio, 1.143 ikus-entzule.
Zinema, 6 film eta 17 saio, 739 ikus-entzule.
Zinegoak, 2 film eta beste horrenbeste saio, 33 ikus-entzule.

2011, uztailak 5

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)