Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berrizRSS Blog

biblioteca

COVID-19aren pandemia dela eta, Kultur Leioa itxita dago aspaldian. Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz.

Osasun-agintarien gomendioak kontuan hartuta, zuzeneko harremana saihestu, eta mailegu-zerbitzua honela egingo da:

Erabiltzaileak liburutegiarekin harremanetan jarri beharko du liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzea eskatzeko. Liburutegiarekin harremanetan jartzeko, hauetako edozein bide telematiko erabil dezake:

  • Telefonoa: 946072574
  • Helbide elektronikoa: liburutegia@leioa.net
  • Katalogo bitartez egindako eskaera
  • www.bibliotecaspublicas.es/leioa webgunearen postontzia

Liburua, aldizkaria edo filma eskuragarri dagoela egiaztatu ondoren, harremanetan jarriko gara jasotzeko eguna eta ordua adierazteko. Jasotzea Jose Ramon Aketxe plazaren arkupeko erakusketa-aretoan egingo da.

Maileguz utzitakoa ahalik eta babes- eta higiene-neurri handienekin erabiltzen dira, eta hutsean zigilatzen dira eman aurretik.

Maileguz utzitakoa Kultur Leioako sarreraren ondoko liburutegiaren ontzian, eraikinaren kanpoaldean, sartuz itzuliko du erabiltzaileak.

Itzulitako liburuak, aldizkariak eta filmak egungo protokoloaren arabera erabiliko dira, eta hortaz, ez dira mailegatuko, berriz maileguz utzi aurreko hamabost (15) egunean.

2020, maiatzak 27

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)