Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Julietas, Romeo Circo RSS Blog

Markeliñe: "Julietas, Romeo Circo"

GABONETAN ANTZOKIRA
Markeliñe (Euskadi)

— ZIRKU IKUSKIZUNA —

Montagutarrak eta Kapuletarrak elkarren etsaiak dira. Hala ere, Romeo eta Julieta, familia horien ondorengoak, maitemindu egiten dira. Dantzaldian elkar ezagutzen duten gau berean, elkartu egiten dira: Julieta balkoian eta Romeo lorategian. Maitaleak ezkondu egiten dira inork ezer jakin gabe, eta gau horretan bertan elkar maitatzen dute.
Topaketatik bueltan, Romeok, nahi gabe, Julietaren lehengusua hil­tzen du. Deserrira kondenatzen dute. Hiritik urrun.

Julieta, berriz, bere lehengusu aberatsarekin ezkontzera behartzen dute. Hori saihesteko, edabe bat hartzea erabakitzen du; hilda dagoela dirudi. Romeori horren berri ematen dio gutunez, baina ez zaio sekula iritsiko.

IDEIA, DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Joserra Martínez.
ANTZEZLEAK: Itziar Fragua, Javier García “Mimo”, Maitane Azpiroz, Bego Peñaranda, Garazi Pascual.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Jim Pinchen.
AHOTSA: Sandra F. Agirre.
IRAUPENA: 65′.
IKUSLEA: +6 urte.

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 5 euro (Bonoa: 12 euro)

INFORMAZIO GEHIAGO: www.markeline.com



2 Iruzkin

  1. Maddalen(e)k dio:

    Kaixo,
    Sarrerak erosi nahiko nituzke Markeliñe, Julietas iluskizunerako baina ez dut topatzen non erosi daitezkeen. Internetez erosteko aukerarik badago?
    Eskerrik asko,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Kultur Leioa auditoriumeko emanaldien sarrerak itzultzea

Kultur Leioa Auditoriumeko txarteldegia berriro irekiko da uztailaren 6an, erosi diren eta, koronabirusaren ondorioz, gozatu ezin izan diren sarrerak itzultzeko.


2020, uztailak 2

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)