Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Jorge da Rocha RSS Blog

Jorge Da Rocha

ARIMA DUEN MUSIKA
“To Drop and Let Go” (Portugal)

 ¤ ESTREINALDIA EUSKADIN ¤

These are a few of my favourite songs (2016) kaleratu ostean, Jorge da Rocha-k zuzenean aurkeztuko digu editatu berri duen bigarren bakarlari-albuma: To Drop and Let Go. Ikuskizun berezi horretan, kontrabaxua eta haren ahotsa izango dira protagonista.

Ahotsa kontrabaxuari lotuta, artistak pauso bat harago egin du bere adierazkortasun liluragarriaren garapenean. Hain zuzen, jazzaren ku­tsua eta musika modernoarekiko zaletasuna, munduko musikak, estilo alternatiboak eta abestia bateratu ditu, ikuslearen arima eta bihotzerai­noko bide berriak egiteko.

Modu paregabean interpretatzen ditu berezko konposizioak eta bere –eta oro har entzuleen– abestirik gogoenetako ba­tzuk (era askotarikoak, Massive Attack zein Björk, Bob Marley, Zeca Afonso eta Radiohead-enak). Jorge da Rocharen moldakortasunak, abestiek eta eszenaratze minimalistak zirrara sortzen dute; izan ere, giro iradokitzaile eta delikatua sortzen du, zeinaren bidez ikusleak limurtu, eta musika, emozioak eta artistaren unibertsoa eta sentimenduak ezagutzeko bidaia batean abiatzen ditu.

MUSIKARIAK: Jorge da Rocha (ahotsa, kontrabaxua, perkusioa, loopstation)

» Non: Anbigu
» Eguna: Azaroaren 17an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 5-10 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Jorge da Rocha

Gaztea

ZIKLOA

Musika con alma





Musica Gertu



KATEGORIAK: Agenda, Musika
Etiketak: , , , , , , , ,

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)