MUSIKA
(Euskadi)
Esan Gabekoak orain arte esan ez ditugun guztien bilduma da, hitzekin inoiz izango ez ditugun elkarrizketak kantuetan gordeak. Pertsona bati zerbait esan nahi zenionean CD edo cassette baten kantu zerrenda bat grabatzen zenuenean bezala. Kasu honetan, gure kontzeptua hori da, baina desberdintasun batekin, hau ez da disko bat. Esan gabeko lehen gauza: gure kasuan, disko (CD) fisikoak zentzu guztia galdu du, musikazale erromantikoak garen heinean, euskarri fisikoaren xarma onartzen dugun arren.
Ideia honen haritik tiraka, CD baten forma duen lan fisiko bat argitaratu dugu, baina ez da disko bat.
Euskarri honen bitartez, kantu bakoitzak QR kode bat eskaintzen du. QR kode bakoitzarekin kantuaren inguruko dokumental labur bat aurkitu daiteke, eduki esklusiboarekin: estudio edo lokaleko irudiak, prozesu osoaren erakusketa, taldekideei elkarrizketak… Behin betikotasunez, honekin inoiz esaten ez dugun, edo erakusten ez dugun guztia azaleratzeko prest gaude.
MUSIKARIAK: Xabi Aburruzaga (trikitixa eta ahotsa), Eriz Pérez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Jon Cañaveras (baxu elektrikoa, Koldo Uriarte (pianoa eta perkusioa), Aitor Uribarri (bateria, perkusioa eta ahotsa), Iñigo Olazabal/Ruben Isasi (txalaparta).
» Non: Auditorium
» Eguna: Otsailaren 10ean
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
Iruzkindu