Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gaurtik aurrera Leioa kaleko arte eszenikoen antzezgune handia bihurtuko daRSS Blog

Umore Azoka

Heldu da eguna, hasi da Umore Azoka 2014, arte eszenikoen hitzordu handia den Leioako Kaleko Artisten Azoka. Gaurtik datorren igandera arte, maiatzaren 18, 300 tik gora arte eszenikoetan adituk eta 40.000tik gora ikuslek parte hartuko dute Umore Azokan, harritu, guztien parte-hartzea bultzatu eta kalea topaketa, sormen eta dibertsiorako tokia bilakatzen duen topagunean.

Maiatzaren 15etik 18ra, Umore Azokan 120 emanaldietatik gora ikusteko aukera egongo da. 43 konpainiek 45 ikuskizun aurkeztuko dituzte. Haietatik 6 nazioartekoak dira, Argentina, Frantzia eta Holandatik datozenak, 24 estatukoak, Aragoi, Asturias, Gaztela-Leoi, Katalunia, Valentzia Erkidegoa eta Murtziakoak, eta 13 euskal kopainia.

Formato txiki zein handikoak, antzerki, dantza, zirku eta musika lanak, performanzeak… Lau egunetan zehar ikuslegoak kalitate handiko ikuskizunek osatutako egitarau heterogeneoaz gozatzeko aukera izango du, eta arte eszenikoen gaur egungo egoera zein den ezagutuko du.

Ikuskizun hauetariko asko Leioan estreinatuko dira. Orotara 18 estreinaldi aurreikusita daude, tartean 8 euskal konpainienak eta 10 estatuko taldeenak, honekin batera nazioarteko 5 taldek aurrenekoz ikuskizunen aurkezpena egingo dute estatuan.

Gaur izango da Azokaren hamabostgarren edizio honetako hasierako eguna eta 16 ikuskizun ikusteko aukera eskainiko digu. Hauetatik 3 estreinaldiak izango dira eta 2, aurkezpenak estatuan.

Hain zuzen, gaur estreinaldi hauek eszenaratuko dira: “Sub, el mundo de los ocultos” Maravilla Teatro y Música konpania andaluziarraren underground komedia, “L´avant première” zinemari buruzko Compañía D´Click de Artes Circenses talde aragoiarraren antzerki-istorioa, eta “Obligacciones”Arden Producciones&Toni Aparisiren lan berria, dantza garaikidea, flamenkoa eta arte plastikoak uztartzen dituen performanzea.

Euskal konpainien presentzia nabaria izango da ere Azokako hasierako egun honetan: Olatz de Andrés eta Lasala taldeek “Privolta Landing” eta “Hooked” dantza ikuskizunak eskainiko dituzte, eta Pez Limbok “¿Espinazo o callos?” izeneko mikroteatro lana.

Honetaz gain, nazioarteko konpainietako batzuren ikuskizunen aurkezpena estatuan ere izango da, tartean, Dúo Laos talde argentinar-katalanaren “Upside down” dantza lana, eta Le Bruit du Sfumato konpainia frantziarraren “Clap”, karabana baten barruan gertatzen den zirku ikuskizun garaikide eta dibertigarria.

Honekin batera, Tresperté Teatro eta Capicúa taldeen antzerki eta akrobazien lanak, La Trócolaren berrikuntza artistikoaren bilaketa, eta dantza estilo eta disziplina ezberdinak, Marco Vargas&Chloé Brûlé, Animal Religion, Factoría Mascaró eta Iron Skulls konpainien eskutik.

Ostegun, ostiral eta larunbateko, maiatzak 15, 16 eta 17ko, egitaraua Bideo Mapping batekin bukatuko da. Bertan, Umore Azokaren 15 urteen ibilbidea egiten da eta Kultur Leioa eraikinean proiektatuko dute.

Jarduera paraleloak

Emanaldiez gain, Umore Azokak bestelako jarduerak antzolatzen ditu: formakuntzako tailerrak, partehartzeko lehiaketak edota beste arte disziplinetakoak diren erakusketak, besteak beste. Hauetariko bat Artekale Gunea da, bihar zabalduko den profesionalentzako topaketa gunea, ideia eta proiektuen aurkezpen eta trukea egin dezaten.

Gaur ere ospatuko dira Sarearen batzarra eta La Red, antzoki, auditorio, zirkuito eta jaialdi publikoen sarearen zuzendarien batzarra. Eta egunero bezala, aurreko maiatzaren 8an zabaldu zenetik datorren ekainaren 8ra arte, Toti Toronell klownaren “Totinades. Garabatos de un payaso” erakusketa ikusgai egongo da Kultur Leioako erakusketa gelan.

www.umoreazoka.org

Katalogoa

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2014, maiatzak 15

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)