Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Gabonetan Antzokira zikloa Kultur LeioanRSS Blog

Wabi-sabi

Hurrengo astean, abenduaren 26tik 30era (Auditorium, 18:00 h), urteari bukaera emateko, Kultur Leioak Gabonetan Antzokira zikloa eskeintzen du. Zikloak haurrei diziplina anitz hurbilduko dizkie: txotxongilo, pailazoak, aktore antzerkia, dantza eta musika.

Abenduaren 26an Anita Maravillasek & Portal 71-k “Jon Braun” aurkeztuko dute, anaien arteko loturari buruzko historia bat, estetika zaindu bat eta umore asko. Abenduaren 27an Marcel Gros pailazo handiak “Universario” ikuskizuna aurkezten du, clown ikuskizuna barre eta irudimen handiarekin. Hilaren 28an Companyia de Comediants La Baldufa taldeak “Safari” aurkeztuko du, antzerkia eta txotxongiloak, bitan banatzen den eszenografia batekin eta bi pertsonaia dibertigarriekin, bullying-aren gaiari helduko diote animalien jokabidetik abiatuz. 29an dantza, bideoa, magia eta umorea Mons Dansaren eskutik, “Wabi Sabi” lanarekin. Azkenik, 30ean “Kontukantari, mendian ibiltari”, Laenananaranja & La Ressistens taldearekin; ikuskizun honetan denok oroimenean ditugun abestiak biltzen dira, mundo magiko batean, antzerkia, musika eta txotxongiloekin.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , ,
2017, abenduak 22

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)