Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Film Laburren Lehiaketara eta Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko azken egunakRSS Blog

Foto

Leioako Film Laburren XVIII. Lehiaketarako eta Leioako Argazkien XXV. Lehiaketarako lanak aurkezteko epea ostiral honetan (urriak 21) amaitzen da. Gogoan izan lanak posta ziurtatuz bidali ahal izango direla, edo, bestela, zuzenean eman ahal izango direla Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe plaza 11 – 4. solairua).

Film Laburren XVIII. Lehiaketan, sariak honakoak dira:

1. saria (gaztelaniaz) : 1.000 euro eta diploma.
1. saria (euskaraz): 1.000 euro eta diploma.
2. saria: 700 euro eta diploma.
Herriko egileen artean lanik onena: 400 euro eta diploma

XVIII. Argazki Lehiaketan, sariak honakoak dira:

1. saria (koloretan): 400 euro eta diploma.
1. saria (zuri-beltzean): 400 euro eta diploma.
Hiru argazkitako multzorik onena: 400 euro eta diploma.
Mugikorrarekin ateratako argazkia: 300 euro eta diploma.
Herriko lanen artean argazkirik onena: 200 euro eta diploma.

KATEGORIAK: Agenda, Albisteak, Bloga
Etiketak: , ,
2011, urriak 19

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)