Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

‘Ez dok hiru’ ikuskizunak errepaso ironikoa eta absurdoa egiten dio euskal musikaren (h)istoriariRSS Blog

Ez dok hiru ©Guillermo-Casas

Hurrengo larunbatean, otsailak 24 (Auditorium. 20:30), antzerkia eta musikaren txanda izango da. Tartean Teatroa konpainiak “Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako (h)istorioa” eskeiniko digu.

Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Konpainiaren modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.

Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean, oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna.

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)