Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Euskal emazte RSS Blog

Anne Etchegoyen & Les Nouvelles Voix Basques

MUSIKA
Anne Etchegoyen & Les Nouvelles Voix Basques (Iparralde)

Leioako publikoak ezagutzen du Anne Etchegoyen, Iparraldeko kantari handia. Bere musikarekin, herrialde askotako publikoari zirrara eragitea eta kutsatzea lortu du. Horren lekuko ditugu bere arrakastaren zenbait datu: 70.000 diskotik gora saldu ditu; urrezko disko bat lortu du; eta Mikel Laboaren “Txoria txori” abestiaz egindako bertsioak milioi bat bisitatik gora jaso ditu.

Kultur Leioak Anne Etchegoyen jasoko du berriro, emakumeak euskal gizartean duen eta betidanik izan duen lekua erreibindikatzen duen proiektu berriarekin. “Etxeko anderearen” erreferentzia betidanik egon da hor. Bera arduratzen da etxeaz, bera da ama eta emaztea.

Emakumea ohoratzeko ikuspegi freskoa erakusten digu, agertokian lau abeslari profesionalez (20 eta 35 urte bitartekoak) osaturiko euskal abesbatza gazte batez lagundurik. Berak sortutako abestiez gain, orain arte gizonek abesten zituzten euskal abesti tradizionalak ere interpreta­tzen ditu, baina moldaketa berriekin. Leioan aurkeztuko duen proiektu berri honetan, entzungai izango ditugu, besteak beste, “Boga Boga”, “Mendian gora haritza” eta berriagoa den “Askatasunera” kantak.

MUSIKARIAK: Anne Etchegoyen (ahotsa), Jérôme Levatois (gitarra), Antonio Jimenez (gitarra).
IRAUPENA: 90′.

“EUSKAL EMAZTE” DISKOAREN AURKEZPEN BIRA

» Non: Auditorium
» Eguna: Irailaren 27an
» Ordutegia: 21:00etan
» Sarrera: 14 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.anne-etchegoyen.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz

COVID-19aren pandemia dela eta, Kultur Leioa itxita dago aspaldian. Ekainaren 1etik aurrera, Leioako Udal Liburutegiak liburuak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzuari ekingo dio berriz.


2020, maiatzak 27

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)