Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Etxeko txikiek Kultur Leioa kolorez betetzea nahi duguRSS Blog

Niña y niño dibujando

Leioako Udaleko Kultura Sailak etxeko txikienei zuzendutako ekimen polita jarri du abian. Kultur Leioako kristala kolorez betetzeko laguntza eskatu die. Horretarako, Leioako haur bakoitzaren marrazkien argazki bat bidaltzera animatzen ditu, eta argazki horiek Kultur Leioako fatxadan itsasten joango dira egunero.

Nahikoa da marrazkiaren argazki bat infokultur@leioa.net helbidera bidaltzea egilearen datuekin (izen-abizenak eta adina). Egunean zehar jasotako lanak Kultur Leioako kristalean jarriko ditugu, eta sare sozialetan egunero irudi bat argitaratuko dugu gure murala nola hazten den ikusteko.

Behin Alarmako Estatua amaituta, eta denok kalera irten ahal dugunean, jatorrizko lanak Kultur Leioan jaso eta ikusgai jarri ahal izango ditugu.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2020, martxoak 27

Iruzkin bat

  1. Itxaso(e)k dio:

    Egun on!
    He intentado enviar 2 veces dibujos, pero me devuelve el mail.
    eskerrik asko
    Itxaso

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)