Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Espejismo RSS Blog

El Espejo Negro: "Espejismo"

ANTZERKIA
El Espejo Negro (Andaluzia)

Ispiluaren bestaldeko ikuspegia…

Publikoak, Alizia inozentea balitz bezala, kristala zeharkatuko du Ispilu Beltzaren sakonean murgilduz: argia nagusi duen mundu iluna, bertan bizi dira izaki dotoreak, lotsagabeak, bihozberak, gaiztoak, bakartiak, probokatzaileak, umore garratz eta isekariz beteriko arimak.

Iluntasunetik ateratako pertsonaia androgino eta bitxi batek, hiru txotxongilolarik lagunduta, mundu paraleloan murgilduko gaitu kristalaren bestaldetik.

Ispilu horrek ikusten duena deformatu egiten du, lotsarik gabe, gure bekatuak eta maltzurkeria ikusarazteko.

Musika, argia, iluntasuna, objektuak, txotxongiloak eta aktoreak sartu eta irten egiten dira ispilutik; horrek harrapatu egingo ditu oso-osorik irensteko, zulo beltz handi bat balitz bezala.

Estatuko konpainiarik saridunetako bat.

EGILEA ETA ZUZENDARITZA: Ángel Calvente.
GIDOIA: Ángel Calvente, Angélica Gómez.
ANTZEZLE-MANIPULATZAILEAK: Laín Calvente, Carlos Cuadros, José Vera.
ARGI ETA SOINU TEKNIKARIA: Adrián Alcaide.
JANTZIAK: Carmen Ledesma, Elisa Postigo.

» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 26an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 12 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: www.elespejonegro.com



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Agenda

Bloga

Leioak bere kultur programazioa aurkeztu du datorren ekainera arte

Udalak ekainera arte diseinatutako kultur programazioa zabaldu du. Leioan hamar antzerki ikuskizun, hiru musikal eta familiei bereziki zuzendutako ikuskizun bat izango dira.


2024, martxoak 25

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)