ANTZERKIA
Tartean Teatroa (Euskadi)
Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko.
Izan ere, aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea bera izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
EGILEA: Patxo Telleria.
ZUZENDARITZA: Mireia Gabilondo.
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Aitor Borobia.
ANTZEZLEAK: Patxo Telleria, Ramon Barea.
ESZENOGRAFIA DISEINUA: Fernando Bernués.
IRAUPENA: 00′.
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz.
» Non: Auditorium
» Eguna: Azaroaren 22an
» Ordutegia: 20:30ean
» Sarrera: 10 euro
INFORMAZIO GEHIAGO: www.tartean.eus
Iruzkindu