Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioak programazio ugari eta anitza eskaintzen du, besteak beste, arte eszenikoak, musika, zinea, erakusketak eta lehiaketak.

Drag-e uraren bila RSS Blog

Logela Multimedia: "Drag-e uraren bila"

ANTZERKI FAMILIARRA
Logela Multimedia (Euskadi)

2800. urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Orain­dik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.

Logela multimediaren ibilbidea 2000. urtean hasi zen eta ikuskizun asko sortu ditu geroztik. “Drag-e uraren bila” publiko familiarrari zuzenduriko hirugarren ikuskizuna da. Berezkoa duten lengoaia erabiltzen dute umeengana gerturatzeko, aktoreen lana eta ikuskentzunezkoen teknologia konbinatzen duena, modu dinamikoan eta umoretsuan. Oraingoan, hainbat disziplina ezberdinen arteko oreka lortzen saiatu dira. Disziplina anitzak taularatzen dituen antzerki multimedia: antzerkia, dantza, bideo animazioa, musika eta robotika besteak beste.

ZUZENDARITZA: Imanol Garaizabal
EGILEA: Logela Multimedia
ANTZEZLEAK: Eneritz Zeberio, Gaizka Chamizo
TESTUA: Ainara Gurrutxaga, Miren Alkala
BIDEOA ETA ANIMAZIOA: Gorka Aranburu
MUSIKA: Ander Garaizabal
IRAUPENA: 55′
IKUSLEA: +4 urte
HIZKUNTZA: Euskaraz

» Non: Auditorium
» Eguna: Abenduaren 28an
» Ordutegia: 18:00etan
» Sarrera: 3-5 euro

INFORMAZIO GEHIAGO: Logela Multimedia



Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

San Juan

Agenda

Bloga

Zabalik dago 2024ko San Juan jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozketa egiteko epea

Leioako Udalak gaur ireki du San Juan 2024ko jaietako kartela aukeratzeko herritarren bozkatzeko epea, apirilaren 29ra arte, astelehena barne.


2024, apirilak 23

Newsletter

sobre

Buletina jaso nahi baduzu sakatu hemen

Sarreren salmenta

Auditorio
Sarreren salmenta

Kontsultatu ordutegia leihatilan. Telefonoa. 94 607 25 70

Kultur Leioaren laguna izan

Auditorio
Lagunen zerbitzua

Gure herriaren kultur garapena bultzatzeaz gain, abantaila garrantzitsuak lortuko dituzu.

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)