Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Dantza izango da Kultur Leioako protagonistaRSS Blog

Iron Skulls Co.: "No sin mis huesos"

Kultur Leioak udaberriari egingo dion ongietorrian, dantza izango da protagonista nagusia. Estilo ezberdinak uztartuko dira askotariko ikusleentzat, eta, aldi berean, beste jarduera interesgarri batzuk egingo dira.

Horrez gain, zuzeneko ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da, bai eta horien ostean artistekin egoteko ere. Kultur Leioak dantzara hurbiltzeko aukera emango digu, baina beste ikuspuntu batetik: argazkigintzatik. David Hornback argazkilari ospetsuak “Dance!” erakusketa eskainiko digu, eta Kultur Leioako erakusketa-aretoan bisitatu ahal izango dugu maiatzaren 6ra arte.

Programazio eszenikoari dagokionez, ostiralean, martxoaren 23an (auditoriuma, 20:30), dantzari buruzko programa bikoitza egingo da Kultur Leioako auditoriumean. Roser López Espinosa zuzendariak, koreografo eta interpreteak Hand to Hand lana eskainiko ditu, judo borrokaldi baten itxura duen ballet berezi bat. Jarraian, Lasala konpainiak, Judith Argomaniz koreografo eta zuzendariaren eskutik, Lauesku 22 lana aurkeztuko digu, non pilota-partida baten bitartez ezarritako arauak zalantzan jarriko dituen.
Bi lanen ostean, ikusleekin bilduko dira sortzaileak, eta gai oso interesgarriak jorratuko dituzte, hala nola koreografia-sorkuntza eta kirolaren arteko harremana genero-ikuspegitik.

Apirilaren 27an (auditoriuma, 20:30) Leioak Serenity suite ikuskizunaren estreinaldia hartuko du. Matxalen Bilbaoren sortutako lana da, eta adinaren aurreiritzietatik ihes egiten du feminitatearen, musikaltasunaren eta gorputzaren arintasunaren inguruan ikertzeko. Bestalde, adinekoekin tailer bat antolatuko da estreinaldiaren aurretik.

Amaitzeko, Euskadin egongo diren bi estreinaldi: Apirilaren 29an (auditoriuma, 18:00) familientzako Zaquizamí ikuskizuna, Cía Roberto G. Alonso konpainia ospetsuaren eskutik. Dantza eta antzerki narratiba nahastuko dira, eta jostailuek eta trasteek bizitza izango dute. Hori guztia igande goizean egongo den familientzako dantza-tailer batekin batera egingo da.

Eta maiatzaren 4an (auditorium, 20:30), No sin mis huesos ikuskizuna, Kataluniako Iron Skulls CO konpainiaren eskutik. Dantza esperimentala da, eta hip-hop estiloa, arte martzialak, akrobaziak eta break dance estiloa uztartuko dira. Modan, musikaren kulturan eta antzerki izaeran jarriko da arreta.

Azkenik, zinema eta dantza protagonista Perseo Zineforumaren apirileko zikloan. Bertan, lau pelikula eskeiniko dira (El bailarín del desierto, Dancer, Mr Gaga eta Frances Ha), astearteetan, apirilak 3, 10, 17 eta 24ean (Auditorium. 20:00. 2,5 €)

Aldi berean egingo diren jarduerei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edo izena emateko:
infokultur@leioa.net
Tel. 94 607 25 70

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: ,
2018, martxoak 21

Iruzkindu


(*) Izartxoarekin markatutako eremuak nahitaez bete behar dira.

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)