Datorren larunbatean, urtarrilaren 7an, Kultur Leioako Ambigun 2011ko Pop Rock Lehiaketako irabazleen abestiekin argitaratutako CDaren aurkezpena egingo dugu, bertan Lehiaketan irabazlea izan den Last Fair Deal taldeak kontzertu bat eskainiko du.

Urtean zehar Kultur Leioak etxeko txikientzako hainbat ekintza kulturalak prestatzen dituela badakigu, baina Gabon egunetan ekintza horiek bereziagoak izaten dira, magiaz betetako egunak direlako eta umeak direlako protagonistak.
Bihar bertan helduko da gure Olentzero Leioara. Gutunak jaso eta herriko kaleetatik ibili ostean Leioako etxeak opariz beteko ditu.
Iazko arrakasta ikusita aurten ere Leioak izotz pista izango du Gabonetan. Guztira 300 metro koadroko pista izango da eta Errekalde plazan kokatuko da. Sarrera euro bikoa izango da, ostera, Leioako dendetan erosten dutenentzat sarrera doakoa izango da.