Leioa otsailaren 17tik 21era ospatuko diren Inauterietarako egitarauaren xehetasunak azkentzen ari da. Egun horietan, nagusientzako eta haurrentzako mozorro lehiaketak egingo dira, hurrenez hurren.
Leioa otsailaren 17tik 21era ospatuko diren Inauterietarako egitarauaren xehetasunak azkentzen ari da. Egun horietan, nagusientzako eta haurrentzako mozorro lehiaketak egingo dira, hurrenez hurren.
Marcelo Mercadante bandoneon jotzailea gaur egungo tango konpositore eta interprete ospetsuenetako bat da. Besteak beste, Miguel Poveda, Martirio eta Rafael bezalako artistekin kolaboratzen du. Bere konposizioek ikuspegi garaikidea eta estilo pertsonal aberatsa eskaintzen dute, betiere tangoa sustraitik ezagutzeak ematen duen ikuspegitik.
Urtarrilarekin batera, aurreko urteetan bezala, Leioako XII. Pop Rock Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Parte hartu nahi izanez gero, lanak helbide honetara bidali behar dira martxoaren 30a baino lehen, Aterpe Leioa Gaztegunera. Ez ahaztu izen emate orria betetzea eta taldean 18 urtetik beherakorik izanez gero, guraso edo tutorearen baimena aurkeztea.
Ostiral honetan, urtarrilak 20 (22:00) Bluenigths kontzertuak bueltatzen dira Kultur Leioako Ambigu aretora, oraingoan, luxuzko gonbidatu batekin, Antonio Serrano armonika jotzailea. Travellin’ Brothers leioaztarrak izango dira oinarrizko banda eta artista madrildar honen kalitatearekin zuzenean gozatu ahal izango dute.