Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Artesano trabajando vidrio

Asteburu honetan, ostiraletik igandera arte, ospatuko da Leioako XXXIII. Artisautza eta Gastronomia Azoka ospetsua. Egun hauetan zehar Euskal Herriko artisau onenak izango dira Bulebarrean eurek ekoiztutako produktuak aurkezteko. Guztira 31 erakuslek hartuko dute parte azoka honetan, 29 espezialitate desberdinak erakusten; beira, zura, larrua, keramika… Baina artelanez gain Euskal Herriko janariak ere izango dira, guztiak naturalak eta etxekoak, adibidez olioa, garagardoa, gaztaia, euskal pastela, itsasoko produktuak…

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2012, azaroak 9
Carmen Palomero

Carmen Palomerok “Harremanak-Sobre el Amor y la Muerte” erakusketa aurkeztuko du Kultur Leioan, azaroaren 8tik aurrera. Burgosko Arte Garaikidearen Museoarentzat (CAB) sortu du, “Damoclesen ezpata” gaiari buruzko proposamenari erantzunez. Leioako artista plastiko horrek zelatatzen gaituen berehalako arriskuari erreferentzia egiten dion esamolde hori emakume askok beren “Maitasunaren espetxean” jasaten duten egoerarekin lotu du.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, azaroak 7
Publikoari gorroto

Ostegun honetan, azaroak 8, Huts Teatroa konpainiak, Artedramaren eskutik sortu duen “Publikoari gorroto” antzezlana eskeiniko digute Kultur Leioan (Auditorium. 20:30), Ander Lipus buru delarik eta Xabier Mendigurenen testuan oinarritua.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, azaroak 6
Lula Antonio

Antonio Zambujok bertan behera utzi du bihar Kultur Leioan eskaintzekoa zen kontzertua, gaixorik dagoelako. Biharko aurreikusitako kontzertua mantendu egingo da; izan ere, Antonio Zambujoren emanaldiaren aurretik aritzekoa zen Lula Pena izango da kontzertuan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2012, urriak 18

Flickr

Copyright © 2014 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)