Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Katarsis

Asteburuan, etxeko txikienek, gozatzeko aukera izango dute Kultur Leioan, “Lehen aldia, Haurtxoentzako V. Arte eszenikoen Zikloa” izango baita. Bertan, bi ikuskizun izango dira, bi saio desberdinetan (12:30 eta 18:00, Ambigu aretoan).

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, azaroak 16
Carmen Palomero

“Harremanak. Maitasunari eta heriotzari buruz” Kultur Leioan ikus daitekeen erakusketa da. Erakusketa datorren abenduaren 9ra arte egongo da ikusgai. Instalazioaren egilea den Carmen Palomerok naturako elementuak erabiltzen ditu bere ideiak adierazteko, genero indarkeriaren arazoaren aurrean banakako kontzientziari zuzendutako poema batean.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, azaroak 12
Artesano trabajando vidrio

Asteburu honetan, ostiraletik igandera arte, ospatuko da Leioako XXXIII. Artisautza eta Gastronomia Azoka ospetsua. Egun hauetan zehar Euskal Herriko artisau onenak izango dira Bulebarrean eurek ekoiztutako produktuak aurkezteko. Guztira 31 erakuslek hartuko dute parte azoka honetan, 29 espezialitate desberdinak erakusten; beira, zura, larrua, keramika… Baina artelanez gain Euskal Herriko janariak ere izango dira, guztiak naturalak eta etxekoak, adibidez olioa, garagardoa, gaztaia, euskal pastela, itsasoko produktuak…

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , , ,
2012, azaroak 9
Carmen Palomero

Carmen Palomerok “Harremanak-Sobre el Amor y la Muerte” erakusketa aurkeztuko du Kultur Leioan, azaroaren 8tik aurrera. Burgosko Arte Garaikidearen Museoarentzat (CAB) sortu du, “Damoclesen ezpata” gaiari buruzko proposamenari erantzunez. Leioako artista plastiko horrek zelatatzen gaituen berehalako arriskuari erreferentzia egiten dion esamolde hori emakume askok beren “Maitasunaren espetxean” jasaten duten egoerarekin lotu du.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , ,
2012, azaroak 7

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)