Leioako udala
  • RSS Blog
  • Issuu
  • Flickr
  • Twitter
  • Facebook
  • Youtube

Kultur Leioan egiten diren jarduera guztien berri ematen du egunero. Utzi zure oharrak eta banatu zure gizarte-sareetan.

Facebook

YouTube

Kategoriak

Bloga RSS Blog

Francoren bilobari gutuna

Ostiral honetan, azaroak 18 (Auditorium, 20:30 h), Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain euskal konpainiek FRANCOREN BILOBARI GUTUNA antzezlana eskeiniko dute Kultur Leioan. Ximun Fuchs-ek zuzenduta eta Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzia, Frankismoak gure gizartean utzi dituen zauriei buruz aritzen da obra.

KATEGORIAK: Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , , , ,
2016, azaroak 16
Amour

Igande honetan, azaroak 13 (Auditorium, 18:00 h), Marie de Jongh euskal konpainiak AMOUR antzezlana eskeiniko du Kultur Leioan. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honek 2016ko FETEN (ikuskizun onenari) eta 2016ko ERCILLA (euskal produkzio onenari) sariak jaso ditu.

KATEGORIAK: Albisteak, Arte eszenikoak, Bloga
Etiketak: , , , , , ,
2016, azaroak 9
Olé Swing

Ostiral honetan, azaroak 11 (Auditorium, 21:00 h), Musika Gertu zikloaren barruan, OLÉ SWING taldea izango dugu Kultur Leioan. Madrilen sortua, estreinekoz izango dira Euskadin. Olé Swing Estatuko musika herrikoiaren proiekturik orijinaletarikoa da azken urteotan.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga
Etiketak: , , ,
2016, azaroak 8
Pop Rock Leioa

Leioako Udalaren XVII. Pop-Rock Lehiaketarako gehien gustatzen zaizkizun hiru kartelen aldeko botoa eman dezakezu dagoeneko. Kultur Leioako webgunean ikus dezakezu zeintzuk diren bost finalistak eta zure botoa eman. Epea zabalik egongo da azaroaren 22ra arte.

KATEGORIAK: Albisteak, Bloga, Gaztegunea, Lehiaketak, Musika
Etiketak: , , ,
2016, azaroak 7

Flickr

Copyright © 2011 Kultur Leioa | LEGE OHARRA | DATUEN BABESA
Internet Explorer 8rako optimizatutako webgunea
KULTUR LEIOA Jose Ramon Aketxe Plaza, 11 - 48940 Leioa (Bizkaia)