Aterpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XII. Pop Rock Lehiaketan parte hartu duzuen guztiei. Lehiaketaren 12. edizio honetan 144 taldek hartu dute parte guztira.


Aterpe Leioa Gaztegunetik eskerrak eman nahi dizkizuegu Leioako XII. Pop Rock Lehiaketan parte hartu duzuen guztiei. Lehiaketaren 12. edizio honetan 144 taldek hartu dute parte guztira.

Udalerriko zein inguruetako artista gazteek, 14 eta 35 urte bitartekoek, udalerriko txoko guztiak hartuko dituzte maiatzaren 13an, orduan Udalak antolatutako Margolari Gazteen lehiaketa ospatuko bait delako.

Beste urte batez, Kultur Leioak “Leioako Lehiaketak 2011” katalogoa argitaratu du. Bertan, joan den urtean egindako lehiaketen irabazleen errepasoa egiten da.

Leioako Maitasun Gutunen Lehiaketak parte-hartze bikainarekin itxi du hamahirugarren edizioa; izan ere, 177 gutun aurkeztu dira lehiaketara. Edizioz edizio, kopuru hori handituz doa eta aurkeztutako testuen maila gero eta handiagoa da.